Nor Gara

Ezagutu nor garen eta nola gauden antolatuta, nortzuk osatzen dugun Eliza katolikoa Gipuzkoan, zein den Donostiako Elizbarrutiaren barne antolaketa eta funtzionamendu arauak.

Elizaren Jarduerak

Jarduera ekonomikoaren eta Donostiako Elizbarrutiko jardueren informazio laburtua: ospakizuna, pastoraltza, ebanjelizazioa, hezkuntza, kulturala eta, karitatezko eta laguntzazko jarduera. Elizak, Gipuzkoan dituen gaurkotasuneko beste hainbat informazio eta argitalpen ere eskaintzen dira.

Informazio Ekonomikoa

Donostiako Elizbarrutiak jarduera esparru ezberdinetan bere lana egiteko dituen baliabideak, eta hauek nola erabiltzen dituen, jakinarazten ditu, beti ere elkartasun eta ondasunen informazio printzipioei jarraituz.

Jardunbide Egokiak

Donostiako Elizbarrutiko gobernuarekin lotutako arauak, jardunbideak eta prozesuak, izaera ezberdineko arriskuak antzeman eta ezabatzeko. Funtsezkoa da jarrera etikoa garatzea erabakiak hartzerakoan, kudeaketa hobetzen laguntzeko eta Elizbarrutiarekin elkar-eragiten duten eragile guztiekiko konpromiso sozial handiagoa sustatzeko.

Adin txikikoen babesa

Donostiako Elizbarrutiak, Frantzisko Aita Santuaren Irakaspen eta nahiarekin, eta Eliza Katolikoaren aho bateko ikuspuntuarekin, bat etorriz, bere baitan, adingabeei eta pertsona zaurgarriei edozein abusu gerta dakien aurreikusteko zein abusuen biktimei erantzun egokia emateko jarduten du.

Lagundu

Elizak laguntza espirituala, ekonomikoa, materiala eta gizatiarra ematen jarrai dezan, zure laguntza funtsezkoa da. Zure laguntzari esker, jendeari mesede egiten dioten proiektu sozial, hezitzaile eta pastoralak garatzen jarraituko dugu. Jokabide guztiek dute bere garrantzia, eta elkarrekin lan handia egin dezakegu.

Gardentasun plana

Gardentasun plan honek eskatzen digun ebanjelioan aurkitzen du bere oinarria:
“Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten ” (Mt 5, 16)

Legeriak ere eskatzen digu:
2013ko abenduaren 10ean argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikorako Irispideari eta Gobernu Onari buruzkoa, zeinaren helburua baita jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea, jarduera horri buruzko Informazioa eskuratzeko eskubidea arautzea eta bermatzea, eta funts publikoak jasotzen dituzten arduradun publikoek eta erakunde pribatuek bete behar dituzten gobernu onaren betebeharrak ezartzea, baita ez-betetzeak eragindako ondorioak ere.

Hiru konpromiso ditu: egiten dugun horretan gardenak izatea, egiten dugunari buruzko informazioa ematea, gobernu onaren betebeharrak ezartzea.

Moda eta betebehar bat baino gehiago, Berri Ona behar duen gizonari hurbiltzeko aukera gisa ikus dezakegu. Eliza munduari den bezala erakutsi behar zaio, fedeak adierazten duena. Gai izan behar dugu gure Gipuzkoako Elizaren irudi globala eskaintzeko, Berri Ona iragartzen duena, bizi duena eta besteei ematen zaiena. Gizarte-eskaria da, egiten dugun horretan parte hartzera gonbidatzeko aukera ematen duena, eta, aldi berean, baliabideak erakartzeko aukera bihurtzen da.

Horregatik, transparentziaren aldeko erabaki irmoa hartzen dugu: garenari buruz gogoeta egitea, zer egiten dugun eta zer esan behar dugun, aurreiritzirik izan gabe. Etengabe ebaluatzen dugu egiten ari garena: nola komunikatzen dugun, zer iristeko gaitasun dugun, zer hobetu behar den.