Aurrekontuak

Elizbarrutia osatzen den erakundeak:

Elizbarrutiko administrazioa eta elizbarrutiko zerbitzuak

Gotzain eta Bikarioen zerbitzuak, Elizbarrutiko zerbitzuak, Kantzelaritza, Notaritza, Idazkaritza Orokorra, Eliz Auzitegia, Administrazioa, besteak beste.

Parrokiak

Donostiako elizbarrutian 206 parrokia daude eraikiak, sei arziprestaldeetan banatuak: Beterri, Donostia, Ekialde, Goierri, Mendebalde y Urola-Kosta.

Juan María Vianney Fundazioa

Fundazioaren helburu Nagusia desgaitasuna edo menpekotasuna duten apaiz zein adineko pertsonei arreta, zaintza eta zerbitzu bereziak eskaintzea da; baita Donostiako Elizbarrutiako apaizei bestelako beharren arreta ematea ere.
Fundazioak adineko pertsonentzako zuzeneko arreta eskeintzen duen zentru bat dauka. Menpekotasun maila duten pertsonei laguntzeko baliabideak ditu Apaiztegiko egoitzan (Donostia).

Elizbarrutiko Seminarioa

Apaizgorako hautagaien heziketarako arduradena den erakundea da. Hortaz aparte, Seminario eraikinean, Elizbarrutiko beste zenbait erakunde eta ikastetxe aurkitu daitezke.

Elikel Fundazioa

Bere onuradunen artean Irakaskuntza, eraketa eta konfesio hezkuntza sustatu nahi ditu, Eliza katolikoaren doktrinaren printzipio eta baloreen arabera, horretarako, kontseiluak beharrezkotzat jotzen dituen hezkuntza eta prestakuntza jarduerak garatuz. Elikel Fundazioa osatzen duten ikastetxeak ondorengoak dira:

  • Larramendi (Donostia)
  • Iraurgi (Azpeitia)
  • Ama Guadalupe (Hondarribia)
  • San Miguel (Mutriku)

Gipuzkoako Elizbarrutiko Misioa

Elizbarrutiko Misioaren helburua da, pobretutako pertsonen eta taldeen garapen osoa ahalbidetu. Gure elkarteak presentzia duen lekuetako, Angola eta Ekuadorreko, elkarte eta elizekin lankidetza garatzen dugu pobreeen egoera aldatzeko prozesuan. Gizartea eta eliza bera sentsibilizatu Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko gatazkak eragiten dituen bidegabekeriez. Alternativa solidarioak eskaini.

Caritas Diocesana de Gipuzkoa

Caritas Gipuzkoak, elizaren karitatearen adierazpen eta elkarte gisa, bere gain hartzen du gure gizarteko pertsona zaurgarrienei eta Lurreko herri pobretunei laguntzeko misioa, komunitate kristauen bitartez haien erabateko garapena sustatuz.
Konpromiso hori aurrera eraman ahal izateko, Caritas Gipuzkoak Ebanjelioan eta Elizaren Irakasbide Sozialaren funtsezko printzipioetan jartzen du arreta.
Pobrezia egoeran dauden pertsonei harrera egin eta laguntza ematen diegu, lehenbizi lurraldetik abiatuz. Handik, laguntza bila hurbiltzen diren pertsona eta familia guztiak hartzen ditugu, eta harrera horren oinarria entzutea, hitz egitea eta laguntzea da, elkarrekikotasun-harremana eraikitzeko.

Izan Fundazioa

1984an sortu zuen elizabarrutiko Caritasek. Izan Fundazioak programa hauek garatzen ari da:

  • PROYECTO HOMBRE, drogen kontsumearen ondorioz sortutako arazoak tratatzeko programa.
  • NORBERA, babesgabetasun-egoeran eta/edo arrisku-egoeran dauden nerabeei laguntzeko programa.

Hurkoa Fundazioa

Donostiako elizbarrutiko Caritasek sortu zuen, Gipuzkoan adineko pertsonak eta/edo buruko gaixotasunak dituztenak artatzeko, babesteko eta zaintzeko, badin eta ahuleziaegoeran, mendetasun-egoeran edo babesik gabe badaude. Horretarako:

  • Pertsona horien defentsa judiziala eta tutoretza sustatu eta bere gain hartzen du, hala behar dutenean, betiere lehentasuna emanez gizarte eta familia-laguntzarik ez dutenei.
  • Aholkularitza, laguntza eta orientazioa ematen die familiei.
  • Ahulezia-egoeran dauden pertsonak artatzen ditu.

Hurkoa Zainduz Fundazioa

2013ko Abenduan sortu zuten Donostiako Elizbarrutiko Caritasek eta Hurkoa Fundazioak, eta helburu nagusitzat du buruko gaixotasunak dituzten persona helduei eta adineko pertsonei arreta, zaintza eta zerbitzu espezializatuak ematea. Eguneko zentru bat du, eta bertan, mendekotasuna duten adineko pertsonak eta haien zaintzaileak artatzen ditu, bai eta buruko gaixotasun larri eta kronikoak izanik gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua duten pertsonak ere.

Gizaide Fundazioa

“Gizaide Fundazioa” 1997an sortu zuten Donostiako Elizbarrutiko Caritasek, Maria Angleten Mirabeek eta Salestarrek, eta hau du helburu: buruko gaixotasun larri edo kronikoren bat izanik gizarte-bazkerteka pairatzeko arriskua duten pertsonei beren trebetasunak eta gaitasunak garatzen laguntzea, haien autonomia handitzeko eta bizi-kalitatea hobetzek.
Bere xedea bete nahian, Gizaide Fundazioa programa hauek garatzen ari da:

  • Buruko gaixotasunen bat dutenentzako eguneko zentroa.
  • Bizitegi-baliabideak emakumeentzat.

Sarea Fundazioa

Donostiako Caritasek sortua da, eta lanaren eta bizitzaren arteko zubiak eraikitzen lagundu nahi du, lanerako prestakuntzen bidez, orientazioaren bidez, eta pertsonari lagun eginez. Batez ere, gizarte- eta ekonomia- egoera ahuleko taldeentzat lan egiten du, bizi-kalitatearen, parte-hartzearen eta gizarteratzearen ikuspuntua aintzat hartuta. Proiektu hauek garatzen ari da:

  • Aukera: okupazio-zentroa.
  • Sustaker: lanbide-hastapena.