Gardentasunerako eta Kontuak Emateko Bulegoaren helburu nagusia, gardentasunerako eta kudeaketa ekonomiko onerako neurriak bultzatzea da, bai Elizbarrutian, eta bai Elizbarrutiaren menpeko erakundeetan. Era berean, bulego honek gardentasunari buruzko aholkularitza eskainiko dio elizbarrutiko erakundeei, euren kontabilitate-sistemak egokitu eta berrikusten lagunduz, kudeaketa argiagoa eta eraginkorragoa bermatzeko.
Horrez gain, bulegoa, Elizbarrutiko erakundeen informazioa biltzeaz arduratuko da, jardueren memoria egiteko eta gizarteari egindako azterketen emaitzak ezagutarazteko. Era berean, bulego honek, bere gain hartuko ditu elizbarrutiko elkarte, fundazio, eta erakunde erlijiosoen ekonomia, eta ondare-zaintza, kontrol eta kontu-ematearen harrera, legeria kanonikoaren eta arlo honetan ezartzen diren arauen arabera.
Honako hauek osatzen dute:
- Mikel Aranguren Zubialqui jaunak, bikario nagusia
- Ander Alcorta Urquiola jaunak, Elizbarrutiko ekonomoa
- Jon Odriozola Amigorena jaunak, komunikaziorako gotzain ordezkaria
- Pedro Jose Arcelus Calamendi jaunak
- Luzia Alberro Goikoetxea andreak, kantziler eta idazkari orokorra
Kontaktua: transparencia@elizagipuzkoa.org