Duela urte batzuetatik hona, hainbat herrialdetako ordenamendu juridikoak pertsona juridikoen erantzukizun penala arautzen hasi dira. Pertsona juridikoaren izaera kanonikoak ez du eragozten Estatuko legeriaren hartzaile izatea, bere eliza funtzioetatik haratago ordenamendu sekularraren mendeko jarduerak garatzen dituenean.
Elizaren kasuan, 2022ko azaroko Osoko Bilkurak compliance sistema onartu zuen Espainiako Gotzainen Batzarrerako: Espainiako Gotzainen Batzarraren izaera eta nortasunera egokitutako araudia eta jardunbide egokiak betetzeko eskuliburua.
Gure Elizbarrutian sistema hau ezartzearen helburua, gardentasun, osotasuna eta kudeaketa onaren zutabe bezala sendotzea da.
Elizbarrutiak, gainera, bide etiko bat jarri du martxan, bere eremuan egon daitezkeen irregulartasunei buruzko mezuak jasotzeko, horiei aurrea hartzeko eta, behar izanez gero, egoki kudeatzeko. Bide honek 2/2023 Legean jasotako eskubide eta bermeak urratzea ekar dezakeen edozein jardueraren berri emateko aukera ematen du.
Komunikatzailearen identitatearen babesa, eta jasotako informazioaren isilpekotasuna bermatzen dira.
Bide honek Elizbarrutiak bere jarduera guztietan jardunbide onekin duen konpromisoa erakusten du, erakundearen zuzentasunaren eta kudeaketa onaren alorrean erreferentziazko eredua sendotuz.